XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

9garren Atala.- Lehendakaria

1. Kontseiluko Lehendakaria Jaurlaritzako Lehendakariak izendatuko du, Sindikaritza eta Ugazaba-Baterakundeei bere iritzia eskatu ondoren, gaitasuna eta iareitasuna aitortzen zaizkien pertsonen artetik, eta bost urte iraungo du bere karguan, berriz hautatu ahal izatearen kaltetan gabe.

2. Honako hauek dira Lehendakariaren egitekoak:

a) Kontseiluaren ohorezko ordezkotza.

b) Osoko Bilkuretarako deiak egitea, hoietan mahaipuru izatea eta bertango eztabaidaketak erazkotzea.

c) Kontseiluaren bilkuretarako gaizerrenda egitea; bertan, halabeharrez eta arauz ezarri dedin moduan, Kontseilu Osoko kideek eska ditzaten saloak egon beharko dute.

d) Kontseiluari bere agintepeko arazo eta auziak aurrera eramatea.